Aitzol Lasa Oiarbide Arrano Elkarteko xakelaria da.

 

         ZzL.

 

            ZzL bilduma neska-mutiko gazteentzat pentsatuta dago. Narrazioan oinarritutako lanak dira, baina badituzte zientzia-dibulgazioko ukituak ere. Gazteen irakurzaletasunaz baliatu nahi du Ehuyarrek gazteak zientziara hurbildu eta zientzia-dibulgazioa egiteko. Zaletasuna indartzeko.

 

         AITZOL LASA OYARBIDE. “Hodeietan”.

 

            12-16 urte. Urteko nobedadea.

 

            2011ko CAF-Elhuyar sarietan “Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak” kategorian irabazlea.

 

            Zientzia-liburuak. ELHUYAR fundazioa.

 

         “Hodeietan”.

 

            Egilea: Aitzol Lasa Oyarbide.

            12-16 urte.

            15 x 20 cm.

            361 or.

            2012.

 

            ISBN: 978-84-92457-21-2. 17 €.

            ISBN: 978-84-92457-80-9. 4 €.

 

            Hodei Batxilergoko azken ikasturteko ikaslea da. Hodei gizajoa hodeietan dago beti. Despistatu hutsa da. Horretaz gainera, zientzietan ez da batere iaioa. Letretako Batxilergoa hautatu zuen, zientziak, eta batez ere matematika, ez dituelako ikusi ere egin nahi.

 

            Goiz batean, ezusteko enkontru bat izango du, norekin eta Estibalizekin. Hodeik nerabezaro guztian gustuko izan duen neska da Estibaliz. Eta aukera izango du Estibalizengana hurbildu eta harekin hitz egiteko. Une horretan, zirt edo zart egin beharko du.

 

            Bi zailtasuni egin beharko die aurre Hodeik. Lehenengo eta behin, Estibaliz bera baino nagusiagoa da. Hori gutxi ez, eta, gainera, Estibaliz zientzialari iaioa da.

 

            Estibalizekin harremanetan hastearekin batera, Hodeik utzi egingo dio hain despistatua izateari...

 

                www.elhuyar.org/edizioak (% 5eko deskontua).